Konfiguratu zure gailuak

Konfiguratu zure ordenagailuko nabigatzailea

Interneten nabigatzean, eman lehen hitza euskaraz, eta lehenetsi euskarazko edukia beste hizkuntza batzuen aurretik.

Zuk jakin ez arren, zure ordenagailuko nabigatzaileak lehenetsitako lehenengo hizkuntza erdarazkoren bat izan daiteke. Hala da euskaldunen gehiengoaren artean (%80-90etik gora). Zer egin dezakezu hori aldatzeko? Interneten lehenengo hitza euskaraz emateko, eta Interneteko edukien artean euskarazkoa lehenesteko?

Horretarako, zure nabigatzailearen ezarpenetara joan beharko duzu eta hantxe aukeratu "euskara", lehenetsitako nabigazio-hizkuntzen artean. Edo askoz errazagoa: instalatu "Lehen hitza euskaraz" plugina (oraingoz Firefox eta Chrome; laster Opera eta Edge). Oso erraza da; doan eta minutu batean!

Egin klik zure nabigatzailearen ikonoaren gainean eta instalatu plugina:

Firefox-en logoa Chromeren logoa

Zure hizkuntza ezarpenen detailea hemen froga dezakezu



Konfiguratu zure mugikorra

Aplikazio eta webguneek zure gailuaren hizkuntza neurtzen dute eta horren arabera garatzen dituzte beren zerbitzu eta edukiak.

Zoritxarrez, mugikor gehienak erdaraz etortzen zaizkigu. Mugikor berria erosteko orduan, kontuan izan dezakezu ea euskaratzeko modurik ote duen. Hala bada:

  • ezarpenetara joan,
  • eta "euskara" aukeratu dezakezu mugikorraren hizkuntza bezala.

Edo errazagoa: ondorengo aplikazio hau jaisten baduzu, berak lagunduko dizu mugikorra euskaratzeko prozesuan (mugikorrak horretarako aukera ematen badu, noski). Oso erraza da! Pare bat minutuko kontua! Jaitsi eta probatu!

Zure hizkuntza ezarpenen detailea hemen froga dezakezu



Konfiguratu zure webgunea

Garatzailea bazara, edo webgune bat baduzu (zure elkartearena, udalarena,...) jakizu garrantzitsua dela zure webguneak ere lehen hitza euskaraz ematea.

Horretarako aukera eta modu asko daude. Hasierako lehenetsitako hizkuntza beti euskara izatea, internauten hizkuntza-aukerak cookie bitartez bideratzea, nabigatzailearen hizkuntzaren arabera euskarazko edukia ematea, eta abar.

Gainera, kanpainarekin bat egitera ere gonbidatzen zaitugu, zure webgunean kanpaina honetarako diseinatutako iframea txertatuz.

Edozein zalantza baduzu, edo laguntza behar baduzu, idatziguzu lasai asko!